Gaurkoan, #KulturaZientifikoa ekimena izaten ari gara. Lagunok, pozik egoteko moduan garela uste dut. @Ikerbasque-k arratsaldeko 4ak aldean zabaldutako mezuan eta @Ingumakeriak -ek emailez antzeko orduan bidalitako informazioen arabera, ia 200 erabiltzailek eta ia 1500 txio biltzen zituen #KulturaZientifikoa ekimenak. Egunak oraindik ordu batzuk ditu bukatu aurretik, eta ziur aski zenbaki hauek zerbait igoko dira.
Balorazioak egiteko orduan, gauza asko har daitezke kontutan. Nik oraingoan, balorazio azkarra eginen dut, eta ziuraski gauza asko utziko ditut airean. Baina, #KulturaZientifikoa -ren loretxoa buruan izanda, ondorengo puntuak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit:
|
- Euskarazko Twitter-ean joera nagusia izaten ari gara egun osoan zehar.
- Informazio asko eta interesgarria konpartitu egin dugu txioetan. Ez dira fundamenturik gabeko txioak izan.
- #KulturaZientifikoa eskeman azaltzen ziren petalo guztietatik ordezkariak izan ditugu! Honek izugarrizko poztasuna ematen dit. Ekimena planteatu zenetik, egin dugun arte, forma hartuz joan da. Denbora gutxi izan dugu "petalo" guztiak ongi lantzeko. Bereziki, pozten nau Batxilergokoen eta ikasleen parte hartzea egon dela.
Astean zehar, balorazio sakonagoa egiteko ordua helduko da. Ekimena arrakastatsua izan da, baina asko dugu oraindik lantzeko. Helduko da biharko eguna nola landu behar ditugun gauza hauek pentsatzeko. Bitartean, gogoratu, oraindik eguna ez dela amaitu! Jarrai dezagun #KulturaZientifikoa zabaltzen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina