Uda atsedenerako garaia izaten ohi da. Urteko erritmoa moteldu ala gelditzeko. Gelditzea, deskonektatzea, garrantzitsua izaten da. Baina, udak ere erreflexiorako laguntzen du. Urtean zehar, betebehar ugari dela eta, askotan gelditu eta pentsatzeko denbora gutxi izaten dugu. Lanaren ala ikasketen nondik norakoak ala ideien hausnarketak etab egiteko denbora, epe laburrean egin beharreko gauzek kentzen digute. Ikuspuntu berriek, erreflexio berriek, ezagutza berriek Udako Kurtsoetan aurkitzen dute bere lekua. Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako kurtso batean parte hartzeko aukera eman didate aurten. Ezin dut adierazi zer nolako aukera polita den niretzat. Ezin dut adierazi niretzat suposatzen duen ohorea, UEU bezalako erakunde batek antolaturiko kurtso batean parte hartzea. Antolatzaileei, eskerrik beroenak eta sentituak bidaltzen dizkiet hemendik.
Hau esanda, ez dakit asmatu duten... Kurtsoa uztailaren 15 eta 16an burutuko da, justo Sanferminen ondoren! Eta, nafar ona bezala (Iruñean jaioa naiz) data hauen aurrekoak kilikien eta peñen artean pasako ditut. Hortaz, agian oraindik txuriz jantzita azalduko naiz Eibarren 16an... Txantxaz aparte, nire onena ematea espero dut, UEUk, antolatzaileek, eta bertan egonen diren ikasleek hori eta gehiago merezi baitute.
Kurtsoaren izenburua "Academic SEO: zure lan akademikoen ikusgarritasuna hobetzeko estrategia" da. Bertara hurbilduko naiz blog honetan eta sare sozialetan egindako lanari buruz aritzera, Kurtsoak hau baino dexente gehiago izanen du, nik zati txiki bat bakarrik emanen dut.Kurtsoari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, behean uzten dizuet esteka:
Academic SEO: zure lan akademikoen ikusgarritasuna hobetzeko estrategia
Matrikula egiteko epea Maiatzaren 13tik Uztailaren 8ra arte irekita dago.
Espero zuek bertan ikustea!
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.
Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina