Jakina da hitz batzuk esanahi bat baino gehiago dituztela, polisemikoak
direla, alegia. Adibide bat jartzearren, “hori” hitza aukeratu dut: alde
batetik, erakuslea izan daiteke, “kotxe hori handia da”; bestetik,
kolorea, “txoria horia da”. Hiztunok bi esanahiak ezagutzen ditugunez,
testuinguruaren arabera esanahia bereizten dugu eta ez da gaizki
ulerturik sortzen. Zoritxarrez, hitz batek hiztun batzuentzat esanahi
bat badu, eta beste hiztunentzat beste bat, gaizki ulertuak gertatzen
ahal dira.
Horrelako zerbait gertatzen da teoria hitzarekin. Zientzien
esparruan modu batean erabiltzen da, eta zientzietatik at beste modu
batean. Garrantzi gutxiko gauza izanen litzateke, desberdintasun hau
jendea engainatzeko erabiliko ez balitz. Azter dezagun kontu hau pixka
bat sakonago.
Jarraitu irakurtzen Plazaberri.info gunean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina