Aurreko asteazkenean abiatu ginen Euskadi Irratiko Hiri gorrian irratsaioan
eginen dugun asteko kolaborazioarekin. Hasteko, gai polita baina konplexutasun maila askorekin aukeratu genuen, eta gauza batzuk airean utzi genituen, hurrengo asteko saioan argitzeko. Konkretuki, hostoen koloreaz eta zergatik aldatzen diren kontatu genuen.
2014-10-31
2014-10-30
#KZJaia3 badator!!! Baina lehenago...
Bai, lagunok!!! #KZJaia3 martxan jartzeko gutxiago falta da! Motorrak berotu, adi, eta auto eroak bezala, irteerarantz abiatu! Lasai ibili, gure jaialdian ez dago "Pier No Doy Una"rik, ni bezalako "Profesor Lokovich" baten bat, akaso... :-). Aurreko bi edizioen arrakasta eta gero (ikusi lehenengo eta bigarren jaialdietako balorazioa), hemen datorkigu gure Kultura Zientifikoa 3. Jaialdi Birtuala, #KZJaia3 etiketa erabiliko duena.
2014-10-22
"Hiri gorrian" topatuko gara?
Aurreko astelehenean, bizitzaren kasualitateen ondorioz, helioz (He) puztutako globoei buruz aritu nintzen Hiri Gorrian" Euskadi Irratiko irratsaioan, Maider Segurola eta Xabi Larrazdabalekin. Gustora aritu nintzen, gai sinplea iruditu arren, pixkat sakonduz gauza interesgarriak topatu nituelako. Gaur, sorpresa heldu zait. Sorpresa atsegina. Deia jaso dut, saioan asteroko kolaborazioa egiteko. Eta baiezkoa eman dut, duda handirik izan gabe. Irratia oso gustoko dut. Hortaz, aurten Norteko Ferrokarrillaz aparte, Hiri Gorrian ere egonen naiz!
2014-10-13
Elektroiak jaten Norteko Ferrokarrillean
Aurreko ostiralean abentura berrien bila abiatu nintzen tren ospetsu batean. Trenaren makinista aspaldi ezagutzen nuen, baina tipoak beti bidai laburrak egitera gonbidatzen ninduen. Oraingoan, ordea, bidai luzea eginen dugu elkarrekin. Bederatzi etapa, gutxi gora behera, izanen duen bidea eginen dugu. Ez bakarrik guk biok, ez bakarrik Guillermo Roa makinistak eta biok. Norteko Ferrokarrilla entzuten duzuen guztiekin eginen dugu bidea, elkarrekin.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)