2015-01-04

Zer erortzen da azkarrago, luma ala pelota?

Zerutik luma bat eta pelota bat altuera berdinetik aldi berean botatzen badugu, zer helduko da lehenago? Intuizioz pentsatzen dugu gehien pisatzen den gauza azkarrago helduko dela, baina hori ez da egia... Hiri Gorrian saiatu ginen hau azaltzen abenduaren 10an. Zientzia Eskola atala, 44. minututik aurrera, gutxi gora behera.


Beheko bideotan, atmosferarik gabeko inguruneetan pisu desberdina duten bi gorputz aldi berean erortzen direla ikus dezakezue. Lehenengoan, Ilargian egindako esperimentua. Behekoa, Lurran egindako esperimentua, hutsunezko kanpai batean. Ikusgarriak!!!!





Nota: eskerrak eman nahi dizkiot Elhuyar Fundazioko Eider Cartoni, azken bideo hau helarazteagatik. Oso ikusgarria da!


Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright. Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina