Zergatik mozten zaigu telefono mugikorra igogailuan sartu eta atea ixtean? Zergatik hegazkinek ekaitzak zeharkatzen ahal dituzte, tximistei beldurrik izan gabe? Zergatik ez dira mikrouhinak labetik ateratzen? Oso desberdinak diruditen fenomeno hauek azalpen fisiko berdintsua dute. Metalak eta eremu elektromagnetikoen arteko elkarrekintzan oinarritzen da, eta Faradayren Kaiolaren izenarekin ezagutzen da. Zertan datza fenomeno hau? Honetaz aritu ginen Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan.
Saioa entzuteko, beheko leihoan playri eman. Faradayren kaiola, 45:20 minututik aurrera:
Faraday Kaiolan metalen propietateetan oinarritzen da. Metal kutxa bateko barrualdean, kanpoan egon daitezkeen eremu elektromagnetikoak anulatu egiten dira. Laburbilduz, hau gertatzen da metalek kontrako eremu magnetikoa sortzen dutelako. Kanpoko eremuaren arabera metala berrantolatzen da, eta aurkako eremua sortzen du,barruan eremua anulatuz.
Fenomeno honen aplikazioaz aritu ginen Hiri Gorrian, edonor ulertzeko moduan. Intentzioa behintzat hori genuen. Gehiago sakondu nahi baduzue, hemen duzue informazioa gazteleraz eta ingeleraz.
Youtuben ere honen inguruko bideoak ikus ditzakezue. "Faraday cage" idatzi eta fenomenoa azaltzen duten bideoak aurkitzen ahal dituzue. Hiri Gorrian esan bezala, irratiarekin probatzen ahal duzue, ondorengo bideoan ikusten ahal den moduan. Telefono mugikorra aluminiozko filmarekin ere inguratu dezakezue, bokata baten moduan. Ez duela koberturarik ikusiko duzue. Dena, Faraday kaiolaren fenomenoa dela eta. Besterik gabe, goian aipatutako bideoarekin utziko zaituztet. Egin zuen aprobak, baina kontuz!
-----------------------------------------------------------------
Egileak: Hiri Gorrian (@hirigorrian) eta Txoni Matxain (@TxoniMatxain)
-----------------------------------------------------------------
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina