X izpien uhin luzera gamma-izpiena baino luzeagoa da, baina ez pentsa oso luzea denik!!! Atomo handi baten tamainakoa da, 10-10 m (ikusi hemen). Beste modu batean esanda, metro bat 10 .000.000.000 (hamar mila milioi) zati berdinetan banatzen badugu, lortzen dugun zatietako bat X-izpien uhin luzerari dagokio. Honek zer esan nahi du? Erradiazio mota hau oso energetikoa dela. Erradiazio mota hau materiarekin topatzean, atomoen barruko elektroiak askatzeko gai da, atomoak eta molekulak ionizatuz. Ionizazioa handiagoa ala txikiagoa atomoen naturaren arabera. Bizitzarako arriskutsuak izan daitezke dosi handietan, baina dosi txikietan, erabilgarriak dira medikuntzan, Hortaz, gauza gehienak bezala, erradiazio kantitatean dago kaltegarriak izatearen ala ez izatearen arrazoia.

Irudian ikusten den moduan, X izpiak 10.000.000 gradu inguruko tenperatura duten gorputzek igorri egiten dute. Lurraren kasuan, zein da gertuen dugun, eta tenperatura hori harrapatzen duen gorputza? Niri askotan esan didate beti bero naizela, baina ni ez naiz eh??? Eguzkia da. Eguzkiak gainazalean ia 6.000 gradura iristen da, baina nukleoan (erdian) tenperatura hau 13.600.000 gradutara heltzen da. Hortaz, X izpiak, besteak beste, igortzen ditu. Eguzkiak igorritako X izpi guztiak Lurrazalaraino helduko balira, ez ginateke hemen egonen. Hara, erradiazio mota honek atomoen barruko elektroiak (atomoaren nukleotik gertuen dauden elektroiak) askatzeko energia nahikoa dute. Horrela sorturiko ioiak oso erreaktiboak dira, eta bizitza osatzen duten molekulak ez lirateke egonkorrak izanen egoera honetan.

Baina, goian aipatu bezala, X izpiak kaltegarriak badira, nolatan erabiltzen dira medikuntzan? Eguzkiak irradiatutako X-izpi kantitatea eta ospitalean erradiografia batean irradiatzen diguten X-izpi kantitatea oso desberdina delako. Ospitaletan kontrolatuta dago, eta kantitate askoz ere txikiagoak dira. Honi buruz aurrerago mintzatuko gara, bestela goxoki kuantikoen 400 hitzak pasako ditut. Bukatzeko, bideo bat uzten dizuet, X izpien aurkikuntza eta hainbat aplikazioekin (gehiago daude!)
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina