Maialen Aldabaldetreku
Antzinako zibilizazioek zilarra erabili ohi zuten
bakterioei aurre egiteko, benetan jakin gabe haren eragina zein zen.
Egiptoarrek eta feniziarrek, esaterako, ura garraiatzerakoan zilarra
gehitzen zieten ontziei, esperientziak irakatsi baitzien elementu
hori gehituz ura denbora luzeagoan mantentzen zela edangarri. Gaur
egun badakigu zilarrak uraren mikroorganismoak hiltzen dituela. Erromatarrek, berriz, zilar nitratoa modu
terapeutikoan erabiltzen zuten eta garaiko medikuntza liburuetan hari
buruzko aipamenak ere egin zituzten. Hipokrates, medikuntzaren
aitatzat har dezakeguna, lehena izan zen zilar nitratozko disoluzio
bat erabiltzen ultzera gastrikoak tratatzeko eta zauriak garbi
mantentzeko.