2013-03-14

Euskaldunak non? Eta Kuantika irakurtzen?





Gaur sorpresa handia hartu dut. Uste nuen hau ez zela gertatuko. Egia esaten badizuet, ez nuen orain arte planteatu, baina gertatu da, eta zur eta lur gelditu naiz. Duela hilabete batzuk esan izan balidate, irudiko umearen esaldia aterako litzaidake. Pentsa dezakegu, euskeraz idatzitako blog baten irakurleak euskaldunak izanen direla, ez? Logika handia dauka honek, ezta? Pentsatzen ahal dugu agian, kasualitatez, euskalduna ez den norbait sartzen ahal dela, bilaketak egiterakoan blogaren edozein sarrera agertzen ahal delako. Baina, erratuta ez banago, hauek gutxienekoak izanen dira. Hortaz, goazen pentsatzera orain arte blogan sartu diren gehienak  euskaldunak direla.



2013-03-13

Medikuntza Kuantikoa: Iruzurra (I)


Gure gaur egungo gizartean, batez ere herrialde "garatuetan", duela 100 urte baino gutxiago ia ezagutzen ez ziren gaixotasunak agertu dira: minbizia, gaixotasun neurodegeneratiboak, stress emozionalarekin erlazionatutakoak, etab. Gaixotasun hauen zergatia ez dugu hemen ikusiko, ez naiz ez medikua ez psikologoa,  eta ezagutzen ez ditudan gauzetaz ezin hitz egin. Gaixotasun hauek, ulertu daitekeen moduan, gaixoengan eta inguruko pertsonengan desesperazioa, amorrua etab sortzen dituzte. Medikuntzaren aurrerapen izugarriak egon arren, gaixotasun guztien sendabidea ez du lortu (aizue, medikuak ez dira SUPER, gu bezalako pertsonak baizik) eta, hau baliatuz, hainbat "alternatiba" sortu dira. "Alternatiba" hauek, sinisten duten fede oneko pertsonak kenduta, amankomunean gauza bat dute: Jendearen sufrimendua aprobetxatu poltsikoak betetzeko. Gaur, Medikuntza Kuantikoaz arituko naiz.

2013-03-12

Jardunaldia: Superkonputazio Zientifikoa Euskadin 2013


Joan den ostiralean, Martxoaren 8an, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campusean "Superkonputazio Zientifikoa Euskadin 2013" Jardunaldia burutu zen. Araba eta Bizkaiko Campusetan  jardunaldia jarraitzeko aukera izan zen ere bai, bideokonferentziaren bidez. Jardunaldiaren antolatzaileak BSC-CNS (Barcelona Supercomputing Center - Centro Nacional de Supercomputación), i2Basque eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan ziren. Helburua: Euskal Herriko komunitate zientifikoari BSC-CNS, RES (Red Española de Supercomputación), PRACE (Partnership for Advanced Computing in Europe), i2Basque eta UPV/EHU-k eskeintzen duten superkonputazio zerbitzuei buruz informatzea. Ni, Mare Nostrum superkonputadoraren erabiltzaile bezala, nire esperientzia kontatzen parte hartu nuen. Jardunaldiari buruzko informazio gehiago hemen, eta laburpena ikusteko, irakurri gehiago sarrera honetan.


2013-03-05

Zergatik merkurioa likidoa da?


Gaurko sarrera ez dator nire eskutik: Oier Lakuntza Irigoienek idatzi du. Oier Lakuntza gure taldean, Kimika Fakultateko Kimika Teoriko taldean egin zuen tesia, eta iazko irailean defendatu zuen. Lan horretan, trantsizio metalen konplexu batzuen C-H lotura aktibatzeko gaitasuna aztertu zuen. Prozesu hau garrantzitsua da, besteak beste, H2-ren produkzioan etab. Prozesu hauek ongi aztertzeko, atomo astunetan aurkitzen dugun fenomeno batzuk kontutan hartu behar dira: efektu erlatibistak. Zer dira fenomeno hauek? Zer eragina dute gure eguneroko bizitzetako esparru batzuetan? Oierrek hau kontatzen digu.

2013-02-27

Hiru hilabetetan zer berri? Tarta Kuantikoa


Hiru hilabete pasa dira jadanik blogaren ideia honekin hasi nintzenetik. Hasierako ideiak forma hartu du, ez da makala. Orrialde berriak eta sarreren kategoria berriak zabaldu, eta orain, hartutako forma garatu egin behar da. Bide hau egiteko bakarrik abiatu nintzen tren makinan. Trena hutsik, eta nik bakarrik botatzen nuen ikatza sutan. Hiru hilabetetan ordea, jende dexente ari da trenean igotzen. Eta ez bakarrik hori, ikatza botatzen gero eta jende gehiago dabil laguntzen. Gaurkoan, trenean montatu eta ikatza botatzen laguntzen ari zaretenak nahi ditut gogoan izan.

Argiaren Natura II

Duela hilabete pare bat, Argiaren Naturari buruzko sarrera bat idatzi nuen. Bertan, lagungarriak iruditu zitzaizkidan irudi batzuk sartu nituen. Gaurko sarreraren ondoren (Zergatik mikrouhinak janaria berotzen digu?) twitter-en bidez Iosu Royok bideo oso interesgarria eta aproposa bidali dit, erradiazio elektromagnetikoa azaltzeko. Bertan, erradiazio elektromagnetikoak nola "inguratzen" gaituen ikusten ahal da. Ingelesez soinua hobeagoa da. Gazteleraz nahiago duzuenok ere hor daukazue.

2013-02-26

Zergatik mikrouhinak berotzen digu janaria?


Sarrera hau idaztea aspaldi neukan buruan. Aurrerago idaztea pentsatua nuen, kimika kuantikoaren oinarriak sakonago azaldu ondoren. Baina, sarean saltseatzen ari nintzela, ondorengoa irakurri nuen (gazteleratik itzulia): "Hamar arrazoi zure mikrouhin labea botatzeko". Bertan, pseudozientzia erabilita, mikrouhin labeen arriskuaz hitz egiten digu idazleak. Blog-ak ez dauka desperdiziorik. Bertan idatzitakoa, ez dut nik ihardetsiko. Ez du merezi. Baina gogoak sartu zaizkit labean gertatzen den fenomenoa azaltzeko. Zergatik berotzen ahal dugu janaria (ala edaria) mikrouhin labean? 


2013-02-21

Superkonputazioa eta kuantika


Holandan Erasmus ikasle nintzenean (duela ez horrenbeste pentsatu nahi dut) bertan doktoradutza egiten ari ziren euskaldun batzuk ezagutu nituen. Hiruak kimikariak: biokimika, kimika organikoa eta toxikologia departamenduan lan egiten zutelarik. Hauen artean, bazegoen lagun bat, Iban Ubarretxena (orain New Yorkeko Mount Sinai-n lan egiten du) adarra jotzen zidala kimikari kuantikook beti molekula txiki bitxiekin lan egiten genuela. Zera esaten zidan:
- Txoni, zertan zabiltzate orain, O2-5 aztertzen?

2013-02-15

Artikulitis: Ikerlariaren gaixotasuna

" Ikerlari bat medikuarengana doa. Kontsultara helduta, urduri samar dagoela argi ikusten da. Minutu batzuk itxoiten egon ondoren, erizainak kontsultan sartzeko esaten dio. Horra sartzen da gure ikerlaria, eta medikuak aulkian esertzeko gonbitea luzatzen dio. 
- Egunon - esaten dio medikuak - Zer dela eta zatoz? Zein da zure kontsultaren arrazoia?
- Azkenaldian, urduri samar nabil, lana dela eta - erantzuten dio ikerlariak.
- Zertan egiten duzu lan? - itauntzen dio medikuak.
- Ikerlari zientifikoa naiz - ihardesten dio ikerlariak. 
- Hara, "Artikulitis" gaixotasuna duzu. "

2013-02-13

Niels Bohr


Gaur atal berri batekin hasteko garaia dela uste dut. Orain arte, kuantikaren oinarri batzuk ikusi ditugu, Teoria Fisiko bezala jaio zen arte. Teoria kuantikoaren garapenean jende askok parte hartu zuen, baina nire ustez, Pertsonaiak kategoria hasteko egokiena Niels Bohr danimarkarra da. Agian, kuantikaren munduaren kanpotik ez da Bohr beste batzuk bezain garrantzitsua ikusten, Schrödinger, Heisenberg ala Einstein bezala, baina Bohr-en eskutik zientzilari garrantzitsu asko hasi ziren bere bidea egiten. Honetaz gain, kuantikaren interpretazioan, eta filosofia positibistaren garapenean, fundamentala izan zen (interpretazioei buruzko hausnarketa xabierjotaren esku hemen). Gainera, aurten bere H modeloaren 100. urtebetetzea da!


2013-02-11

Kuantikako bloga komikian




Gaur, nire alabak komiki bat egin nahi zuen blogerako. Ikastolan ikasitako aplikazio batekin, bion artean egin dugu. Horra aportazioa! Ikusi bezala, berak ere parte hartu nahi zuen. Eta, komikian esan bezala, besteoi blog-a irakurtzeko eta bertan parte hartzeko deia botatzen du. Alabarekin bat egiten dut nik. Komikia handian ikusi nahi izanez gero, sakatu beheko botoia, eta animatu! 


2013-02-09

Kuantikaren jaiotza


XX. mendearen lehen hamarkadetan, mundu mikroskopiaren azterketan izandako sorpresak asko eta handiak izan ziren. Alde batetik, Planck-en kuantoa eta materiaren izaera kuantizatua ("kuantikoa" hitzaren jatorria), argiaren (Argiaren natura) eta elektroiaren uhin/partikula izaera (Elektroiaren sekretu izkutua), atomoaren egitura (Atomoaren egitura), etab. Garaiko fisikariek fenomeno hauek ezin zuten ezagutzen ziren teoriekin azaldu, eta, hau dela eta, fenomeno hauek azalduko zituen teoria orokorrago baten bila zeuden. Teoria berri hau Mekanika Kuantikoa izan zen, eta Schrödinger ekuazioa da honen paradigma. Baina Schrödinger bakarra izan zen teoria honen garapenean? Galdera honi gaurko sarreran erantzungo diogu.

2013-02-06

Teoriaren praktikotasuna


Askotan, gertuko jendeak (lagunak, familia) galdetu izan dit zertan egiten dugun lan kimika kuantikoaren munduan. Zuek badakizue, azkeneko postean gure ikerketa laburbildu bainuen. Pertsona hauek, normalean, formazio zientifikorik ez dute, eta honen ondorioz, modu ulerkor eta laburrean erantzuten diet. Baina, erantzun hau eta gero, beti galdera berdina egiten didate: "Hori, zertarako?"


2013-02-03

Gure Ikerketa


Donostiako Kimika Fakultatean lan egiten dudala komentatu dut noizbait blog-eko hainbat sarrera eta orrialdeetan. Baina konturatu naiz bertako lankideei buruz eta egiten dugun lanari buruz deus gutxi aipatu dudala orain arte. Bada garaia Kimika Teoriko taldeari buruz eta bertan egindako ikerketari buruz hitz egiteko. Taldea hamabi pertsonek osatzen dugu gaur egun, baina uztailetik aurrera hamairu izanen gara. Taldea osatu zuena, duela ia 30 urte, Jesus M. Ugalde katedraduna izan zen, eta berak egindako lana eta esfortzuari esker egiten dugu gaur egiten duguna. 


2013-02-01

Fullerenoak eta kuantikaren potentziala



1985. urtean artikulu batek kimika eta materialen zientzia irauli zuen. Bost egilek Nature aldizkarian sinatzen zuten lanean, C60 molekula aurkeztu zuten. Molekula hau esperimentalki aurkitu berri zuten bere laboratean egindako esperimentuan. Bere egitura kontutan hartuta, Buckminsterfullerene izena zioten molekula berriari, Buckminsterfuller arkitekto kanadiarraren ohorez. Nanoteknologiaren "jaiotza" bezala kontsideratu daitekeen aurkikuntza honi esker, Nobel saria jaso zuten urte batzuk pasa eta gero. Baina jende gutxik daki hamabost urte lehenago, kimikari konputazional japoniar batek molekula honen esistentzia eta propietate batzuk aurresan zituela...