2013-05-21

DIPC eta Kimika Fakultateko blogak

Gaur pozik natorkizue. Blog honekin, kontu kuantiko berezi hauekin, duela urte erdi hasi nintzen. Dakizuenez, Kimika Fakultateko Kimika Teorikoa taldeko kidea naiz. Talde hau, Polimeroen Zientzia departamentuaren barne dago, eta Donostia International Physics Center (DIPC)-ko kide da. Fakultatean zein DIPC-n beste blog batzuk ere garatzen ari dira, eta azken egunotan bai Fakultateko webgunean, bai DIPC-ko webgunean, blog hauen portal berri bana estreinatu dugu. Honekin batera, Kimika Fakultateko zein DIPC-ko kideok gure lanaren gizarteratzearen konpromezua hartzen dugu. Oraingo pausu honi berriak etorriko zaizkiola ziur gaude, konbentzituta bait gaude kultura zientifikoak gizartearen garapena eta askatasuna bermatzen dutela. Iniziatiba hauei buruz gehiago jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen. Gonbidatuta zaudete!


Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatean (goiko irudia) egiten ditugun blogak webgune nagusitik (hemen) blogak klikatuta ikusten ahal dituzue. Bertan, lau blog topatzen ahal dituzue. 
  • "El blog del búho (un alegato contra la quimiofobia)": Yanko Iruinek (@elbuhodelblog twitter-en) garatutako bloga, duela sei urte baino gehiago hasi zen. Bertan, gai asko jorratu dira, kimikarekin zerikusirik dutenak gehienbat. Kimikaren esparru asko ukituta, bere helburu nagusietako bat kimiofobiaren zentzugabekeria erakustea da. Benetan, irakurtzea merezi duen bloga da.
  • "Función de Jota": Xabier Lopezek (@xabierjota twitter-en) taldekideak garatutako blog kuantikoa da. Gazteleraz da. Nire bloga irakurtzen duzuenok, pentsatuko duzue antzeko zerbait izanen dela. Ez da egia. Ikuspuntu desberdin batetik ikusten du Xabik kuantika, eta bere blogak nireak ez duen sakontasuna du. Kuantikarengatik erakarriak zaudetenok, galdu ezin duzuen bloga da.
  • "Kimika Teorikoa": Kuantikako bloga ingelesez (@TheoChemEHU twitter-en). Bertan, taldean nortzuk garen eta egiten dugun lana (ikerketa, dozentzia etab) topa dezakezue. Ingelesez dago webgune hau, batez ere profesionala. 
  • "Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe": nik garatzen dudan blog hau ere topatzen ahal duzue bertan @TxoniMatxain twitter-en). Gogoratzen baduzue, Bermudetako Triangelu Kuantikoan mintzatu ginen hiru blog kuantiko hauei buruz, beraien arteko lotura eta bakoitzaren arrazoia eta helburuak.

Donostia International Physics Center-en ere (goiko iruida) zientzia gizarteratzeko konpromezu irmoa dago. DIPC-ko webgunean, Xabiren eta nire blog-az aparte, Gustavo Ariel Schwartz-ek (@G_A_Schwartz twitter-en) garatutako bloga topatzen ahal duzue bertan.
  • "Arte, Literatura y Ciencia": blog honetan, Gustavo A. Schwartz-ek erakusten digu Artea, Zientzia eta Literaturaren arteko loturak. Bere hitzak erabilita, honetan datza bere bloga, besteak beste: 
  • "En particular, trabajo en la integración del Arte, la Ciencia y el Humanismo como formas complementarias de conocimiento. Creo que la división del conocimiento en disciplinas compartimenta la realidad y dificulta el abordaje de problemas complejos. Estoy convencido que la transdisciplinariedad entre Arte, Ciencia y Humanismo permitirá plantear y afrontar problemas hasta hoy inimaginables"

Bai Kimika Fakultateak, bai DIPC-k, ekintza hauekin zentro hauetan egindako lana eta ezagutza gizarteratzeko borondatea erakusten dute. Bertako kideak konbentzituta gaude "kultura zientifikoak gizartearen aurrerakuntza eta askatasuna bermatzen dutela".

Momentuz, blog hauek garatzen ari gara, baina ez dira bakarrak izanen. Ziur gaude jende gehiago batuko dela, orain arte irekita dauden blogetan parte hartzera zein iniziatiba berriei jarraiki, blog berriak garatzera. Ateak zabalik daude, bai Fakultateko zein DIPCko kideentzat, bai blog hauen irakurleentzat. Ez izan dudarik bertan parte hartzen, komentarioak egiten zein iradokizunak proposatzen. 

2 iruzkin:

  1. Ah ze Sarrera ona! ;-) Eskerrik asko , ohore bat zurekin egotea abentura honetan ;-)

    Xabi

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ohorea nirea! Gero eta gehiago gara bidean elkartu garenak, eta ziur naiz gehiago izango garela!

      Ezabatu