Gaur, maiatzaren 28an, kuantikarekin zerikusia zutenak Twitter-en zita bat zuten, helburu bakar batekin: Gaztelera hizkuntzan #FísicaCuántica trending topic (TT) bihurtzea. Hau guztia zertarako? Sare sozialen potentziala garbi edukita, zientzia, eta konkretuki, kuantika ikustarazteko. Ekintza honen azalpena eta zergatia sakonago irakurtzeko klikatu hemen. (Ezkerreko irudia Laura Morrón-ek idazten duen Los mundos de Brana blogetik hartua da). Ideia hau kuantikaren inguruan lanean diharduten bi blogeroena izan zen, Enrique F. Borja (Cuentos Cuánticos) eta Alberto Sicilia (Principia Marsupia), konkretuki. Baina jende asko inplikatu egin da, eta emaitzak hor daude. Zer lortu da? Estatu mailan ez-ezik, #FísicaCuántica mundu osoan izan da TT.
Hau egiteko arrazoiak asko izan daitezke, Alberto Siciliak bere 10 arrazoi nagusiak hemen ematen dizkigu. Ni, horietatik batekin gelditzen naiz (besteak ez daude gaizki hala ere):
4.- Porque ayer 4 de los 10 Trending Topics en España estaban relacionados con Gran Hermano.
Edozein ezagutza mota, orohar, eta nire bihotzean daramadan kuantika, partikularki, hori baino gehiago merezi dutela uste dut. Hori dela eta, gaurko ekintzan parte hartu dut.
Helburuak bete egin dira. #FísicaCuántica ez da bakarrik gaztelera mailan trending topic izan, mundu mailan ere halaxe izan da:
Horrelako ekintzek izaten ahal duten eragina zenbatekoa izan daitekeen ez dakit. Beharbada, ezertan gelditzen dira. Baina sare sozialetan eragindako mugimendua ikusita, zerbaitetarako balio dezakela uste dut.
Hortaz, gaurkoan, galdera bat luzatzen dizuet sare sozialetan, eta konkretuki Twitter-en espertoak zaretenoi. Interesgarria izanen litzateke EUSKARAZ antzeko ekintzen bat planteatzea? Ez dut esaten konkretuki kuantikaren inguruan, baizik eta agian (eta hau ideia bat da) ZIENTZIA EUSKARAZ bultzatzeko zerbait. Agian, momentuko gauza izanen da, eta ideia hau seguraski ez da momentu honetan iruditzen zaidan bezain ona izanen. Baina, hemendik proposatzen dizuet, eta zuen eritzien zai gelditzen naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina