2015-01-03

Arraultza non egosten da lehenago, Everesten?

Non egosten da lehenago janaria? Gasteizen ala Everesten? Honi buruz aritu ginen Hiri Gorrian, Ibai glaziologoarekin. Kontua da, janaria egosteko erabiltzen den ura, tenperatura berdinean al dago? Gehiago jakin nahi baduzu, beheko estekan entzuten ahal duzu, 45. minututik aurrera, gutxi gora behera.


Zergatik hozten da botaxaren barruko ura?

Zein gustora edaten dugu ura botaxatik, uda partean. Fresko-fresko ateratzen da ura, gehienetan, ezta? Baina, zergatik gertatzen da hau? Zer dela eta botaxak ura hoz dezake uda partean? Galdera hau eta antzekoak erantzuten saiatu ginen Hiri Gorrian irratsaioan, Zientzia Eskola atalean, abenduaren 17an. 50. minututik aurrera, entzungai.



Zergatik lehertzen dira krispetak?

Krispetak!! Mmmmmmm ze goxoak!!!! Baina, zer dela eta artoa lehertzen da, krispetak emateko? Edozein artok balio digu??? Hau erantzuten saiatu ginen Hiri Gorrian irratsaioan, abenduaren 3an. Zientzia Eskola atala, beti bezala, lehen orduaren bukaeran, 46. minututik aurrera.

Zergatik dilatatzen da egurra?

Egurrezko zoru, ate eta leihoekin kontuz ibili behar gara. Egurrezko materialak tamainaz asko alda daitezke, eta batzutan arazoak sor daitezke etxean. Ixten ez diren ate ala leihoak, abonbatzen den zorua... Zergatik aldatzen da egurraren tamaina? Galdera honi erantzuten saiatu ginen azaroaren 26ko programan, Hiri Gorrian. Beti bezala, Zientzia Eskola atala lehenengo orduaren bukaeran, gutxi gora behera 45. minutuan.


Aharrausiak Hiri Gorrian...

Ez, lagunok, ez. Hiri Gorrian saioan ez gara aspertzen... Aharrausiei buruz aritu ginen azaroaren 19ko programan. Bertan, aharrausiak zein animalik egiten dugun, zergatik eta zer dela eta bata besteari pasatzen diogun azaltzen saiatu ginen. Beheko estekan duzue eguneko programa entzungai. Gure Zientzia Eskola atala, gutxi gora behera 45. minututik aitzina.


2015-01-02

"Teoria" hitza eta iruzurra

Jakina da hitz batzuk esanahi bat baino gehiago dituztela, polisemikoak direla, alegia. Adibide bat jartzearren, “hori” hitza aukeratu dut: alde batetik, erakuslea izan daiteke, “kotxe hori handia da”; bestetik, kolorea, “txoria horia da”. Hiztunok bi esanahiak ezagutzen ditugunez, testuinguruaren arabera esanahia bereizten dugu eta ez da gaizki ulerturik sortzen. Zoritxarrez, hitz batek hiztun batzuentzat esanahi bat badu, eta beste hiztunentzat beste bat, gaizki ulertuak gertatzen ahal dira.

Bermudetako Triangelu Kuantikoa

Aurkezpen hau aldatu dut, garai berriei egokitzeko. Aurkezpen zaharra post honetan aurkitzen ahal duzue. Zergatik esaten dut garai berriei egokitu behar naizela? Beno, hasiera batean ez nekien blog-ak izanen zuen harrera. Euskal Herrian, kuantikan lan egiten dugunok ez gara asko, gehienak, fisikariak gainera. Eta kimika kuantikozko blog bat zenbat jendek irakurriko zuen ez nekien. Baina harrera oso positiboa izan da. Hemendik irakurle guztiei nire eskerrik handiena!

2014-11-17

Hegazkinen arrastoak mintzagai Hiri Gorrian

Aurreko asteazkenean, azaroaren 12an, Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan hegazkinen arrastoei buruz aritu ginen. Zergatik hegazkin batzuk arrastoa uzten dute eta beste batzuk ez? Programa osoa, zein zientziaren inguruko zatia, beheko estekari emanda duzue entzungai, EITB Nahieran.

2014-11-13

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (IV) XXI. mendeko laborategiak


Artikulu sorta honen aurreko atalean Kimika Kuantikoaren jaiotzaz eta bere lehenengo hamarkadetan egindako bilakaeraz aritu ginen. Mekanika kuantikoa molekuletan aplikatzerakoan sortu zen diziplina da Kimika Kuantikoa. Diziplina honen garapenari esker, molekulen egitura, propietateak eta erreaktibitatea azaltzeko gai izan ziren garaiko fisikari eta kimikariak. Zoritxarrez, sortaren bigarren  atalean esan genuen bezala, teoriatik sortutako ekuazioak ezin ziren zehazki ebatzi bi elektroi baino gehiago dituzten atomo zein molekuletarako. Hori dela eta, metodo hurbilduak garatu eta kontzeptu berriak sortu zituzten. Kontzeptu horiek egungo kimikaren hiztegian ongi errotuta daude.

2014-11-03

Zientzialariak, eroak?






Zientziaren eremuetatik kanpo lan egiten ala kokatzen den jendeari zientzialariak nolakoak diren galdetuko bagenio, batazbesteko erantzuna topikoz beterikoa izanen litzateke: a) Zientzialaria gizona da. b) Laborategi batean dago, bata txuria eta orraztu-gabeko ileak dituelarik. c) Bakarrik egiten du lan, eta pixka bat ala oso asoziala da. d) Oso azkarra da, eta bere lana bakarrik berak ulertzen du. Hitz batean laburbilduta: “bitxorraroa”, eroa. Baina topiko hau, zein punturaino da egia? Gaurkoan galdera honi erantzuten saiatuko naiz.

2014-10-31

Hiri Gorrian hostoen koloreetaz

Aurreko asteazkenean abiatu ginen Euskadi Irratiko Hiri gorrian irratsaioan eginen dugun asteko kolaborazioarekin. Hasteko, gai polita baina konplexutasun maila askorekin aukeratu genuen, eta gauza batzuk airean utzi genituen, hurrengo asteko saioan argitzeko. Konkretuki, hostoen koloreaz eta zergatik aldatzen diren kontatu genuen.

2014-10-30

#KZJaia3 badator!!! Baina lehenago...

Bai, lagunok!!! #KZJaia3 martxan jartzeko gutxiago falta da! Motorrak berotu, adi, eta auto eroak bezala, irteerarantz abiatu! Lasai ibili, gure jaialdian ez dago "Pier No Doy Una"rik, ni bezalako "Profesor Lokovich" baten bat, akaso... :-). Aurreko bi edizioen arrakasta eta gero (ikusi lehenengo eta bigarren jaialdietako balorazioa), hemen datorkigu gure Kultura Zientifikoa 3. Jaialdi Birtuala, #KZJaia3 etiketa erabiliko duena.

2014-10-22

"Hiri gorrian" topatuko gara?

Aurreko astelehenean, bizitzaren kasualitateen ondorioz, helioz (He) puztutako globoei buruz aritu nintzen Hiri Gorrian" Euskadi Irratiko irratsaioan, Maider Segurola eta Xabi Larrazdabalekin. Gustora aritu nintzen, gai sinplea iruditu arren, pixkat sakonduz gauza interesgarriak topatu nituelako. Gaur, sorpresa heldu zait. Sorpresa atsegina. Deia jaso dut, saioan asteroko kolaborazioa egiteko. Eta baiezkoa eman dut, duda handirik izan gabe. Irratia oso gustoko dut. Hortaz, aurten Norteko Ferrokarrillaz aparte, Hiri Gorrian ere egonen naiz!









2014-10-13

Elektroiak jaten Norteko Ferrokarrillean

Aurreko ostiralean abentura berrien bila abiatu nintzen tren ospetsu batean. Trenaren makinista aspaldi ezagutzen nuen, baina tipoak beti bidai laburrak egitera gonbidatzen ninduen. Oraingoan, ordea, bidai luzea eginen dugu elkarrekin. Bederatzi etapa, gutxi gora behera, izanen duen bidea eginen dugu. Ez bakarrik guk biok, ez bakarrik Guillermo Roa makinistak eta biok. Norteko Ferrokarrilla entzuten duzuen guztiekin eginen dugu bidea, elkarrekin.

2014-09-15

2014-15 kurtsoan, zer?

Hilabete batzuen ondoren, bada garaia blogaren aktibitatea abiatzeko berriz ere, kurtso honetan. Aurreko urteetako ekimen eta esperientziatik abiatuta, eta udan zehar izandako proposamenak direla eta, kurtso honetarako aktibitatea hausnartzeko aukera izan dut. Horrela, aurten, blogaren eduki propioa txikia izanen da. Zergatik? Batez ere, bertze espazio batzuetan kolaboratuko dudalako. Inguru horietan egindako ekarpenak blogean ere sartuko ditut, eta hemendik ere eduki horiek irakurri/entzuteko parada izanen duzue.