2014-06-09

Puxika puztu putz egin gabe?

Tartea pasa da bai, deus idatzi gabe. Behintzat, horrela dirudi, ezta? Argitaratutako azken lanak ikasleenak izan dira (ukitu batzuk nireak), eta blogean idatzitako azkenekoa auskalo noizkoa den. Horrek ez du esan nahi tarte honetan idatzi ez dudanik, Zientzia Kaieran, Elhuyar Aldizkarian eta Plazaberrin aritu naiz. Baina, blogean sarrera horiek ez ditut gehitu. Denbora kontua izan da. Blogak orain berrikuntza bat behar du.

2014-06-05

Mikrouhinen musika

Aitzol Torregarai, Juankar Solis, Andoni Zabala


Zenbat aldiz entzun ditugu honelakoak: “Uretara sartu aurretik krema eman!”, “UBA izpiak hartzera noa kolorea hartzeko”, “Ez erabili mugikorra patrikan, kalte egingo dizu”... Zer dute esaldi horiek amankomunean? Erradiazioa. 

2014-05-15

A, B ala AB? Ai ama, ze nahaste!!!

Leire Lerga, Sara Lopez, Amaia Rada, Aiala Urbegain.

Betidanik jakin nahi izan da zein den argiaren natura. XVII.mendean, argiaren naturari buruzko bi teoria garrantzitsu zeuden: Alde batetik, Newton-en teoria eta bestetik Huygens-ena. Newtonen arabera argia partikula zen eta Huygensen arabera, uhina. Beraz, argia zer da, uhina ala partikula?

2014-03-14

Fisika klasikotik kuantikara: Potentziala eta kuantizazioa


Ion Abad, Mikel Arranz, Asier Goitia eta Beñat Txueka.

Mundu kuantikoa lege fisiko ezberdinek arautzen dute klasikoarekin alderatuz. Mundu kuantikoa, molekulen, atomoen, eta partikula azpiatomikoen mundua, deskribatzen duen teoria, Mekanika Kuantikoa da. Teoria honen ekuazioak ezagunak dira, baina gehienetan, ekuazio hauen soluzio zehatzak ezin dira lortu. Hori dela eta, ekuazioen soluzio hurbilduak bilatzen dira fisikan eta kimikan. Hala ere, ekuazioetatik ikasteko beste bide bat ere badago. Soluzio zehatza duten eredu idealak erabil daitezke. Eredu ideal hauek ez ditugu naturan aurkituko, baina naturan gertatzen diren hainbat fenomeno ulertzeko baliogarriak izaten zaizkigu. Bi eredu oso sinpleetan oinarriturik, kuantizazioaren natura azalduko dugu gaurkoan.

2014-03-06

Eredu atomikoaren eboluzioa

Esther Udabe, Ane Olazagoitia, Maite Eceiza eta Andoni Perez

Zer litzateke eraikin bat zementu edo adreilu gabe? Edo zer litzateke tortila bat arrautzarik gabe? Bada, zientzia munduan gauza bera gertatzen da, hau da, atomorik gabe, oinarririk gabe, gainerakoa ezingo litzatekeela aztertu. Horrexegatik, zientzialariak oinarri hori nolakoa zen aztertzeari ekin zioten.

2014-02-24

Erresonantzia Magnetiko Nuklearra Medikuntzan

Uxua H., Eider M, Sara M.

Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) atomoen nukleoek duten propietate batean oinarritzen dira: spina. Kuantikari esker, fenomeno fisiko-kimiko hau aurresan eta ulertu egin zen XX. mendean. Honek aplikazio teknologiko berriak ekarri zituen. Alde batetik Kimikan, molekulen karakterizazioan. Bestalde, Medikuntzan, diagnosi teknika berriak garatuz. Gaurkoan, azken honi eginen diogu so.

2014-02-05

#Blogetan & #KZJaia

Negu parte honetan euskal blogosfera berotzen dabiltzan bi egitasmo dira #blogetan eta #KZJaia (#KulturaZientifikoa 1. Jaialdia). Irakurtzen ari zareten blog honek bietan parte hartzen du. Hori dela eta, eskuineko zutabearen goikaldean, ekimen hauen logoak ikusiko dituzue, biak martxan dirauten bitartean. Bi egitasmo hauek desberdinak izan arren, helburu amankomun batzuk somatu daitezke. Gaurkoan, honi buruz arituko naiz.

2014-01-30

Molekulak, mendigoizaleak ala txirrindularitzazaleak?

Mendia beti gustatu izan zait. Txikitan, herri txikietan eman nuen bizitza, Irurtzunen eta Erason, Imotz bailarako herrian (irudian). Mendiz inguratuta, eskualdeko errepideak pasatzen ziren bertatik bakarrik, trafiko gutxi zegoelarik. Hortaz, mendiaz eta txirrindulaz disfrutatzeko zonalde aproposa. Haurtzaro eta nerabetasunean, mendiarekiko eta txirrindularitzarekiko afizioak barneratu nituen. Gero, molekulekiko afizioa garatu nuen, Kimika ikasterakoan. Hiru afizio hauek, elkarrekiko independienteak izan arren, lotura estua dute. Bai, molekulek ere bai. Gaurkoan, lotura hau ikusiko dugu.

2014-01-13

Elektroien bitxikeriak

Aurreko batean, elektroien izkutuko sekretuetako bat ikusi genuen. Alegia, elektroia (eta materia osatzen duten beste partikulak), fotoiak (erradiazio elektromagnetikoa) bezala, aldi berean uhinak eta partikulak direla. Beste batean, elektroiek ere tunel efektua ematen dutela ikusi genuen. Hau da, kasu batzuetan posible dute "pareta" bat zeharkatzea. Hauetaz aparte, elektroiek ere beste sorpresatxo batzuk gordeta dituzte. Gaurkoan, elektroiek atomo eta molekuletan duten bitxikeri bat ikusiko dugu. Gure tamainako munduan ikusten ez dena.

2014-01-10

Zientifikoki esanguratsuak diren berriak

Blogean beti euskaraz idazten dut, eta horrela izaten jarraituko du. Hala ere, horrek ez du esan nahi bertze blog, webgune, ala aldizkarietan beti euskaraz arituko naizenik. Mapping Ignorance eta Función de Jota blogetan, adibidez, ingeleraz eta gazteleraz aritu izan naiz ekarpen banarekin. Aukera eta denbora izanda, berriz ere errepikatuko nuke bertan, ala bertze lekuren batean. Elkarlana baliatuz, projektu eta aukera berriak sortzen dira, eta horretaz gain, dibulgazioa zabaltzen da. Gaurkoan, gazteleraz egindako bertze kolaborazio bati buruz arituko natzaizue.

2014-01-08

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (III) Kimika Kuantikoaren Jaiotza

Artikulu sorta honen bigarren atalean Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre egin zieten 1920-1940 tarteko bitarteko hamarkadetan. Aurrerapen gisa, esanen dugu ekuazioen arazoari irtenbidea aurkitzen zihoazen heinean, hiztegiaren arazoa ere konpontzen zihoala, lehenak bigarrena zekarrelarik.


2014-01-06

Kimika Fisikoa II, #KZJaiarekin bat!

#KulturaZientifikoa 1. Jaialdia hastear da. Jaialdi birtual honetan, esparru desberdinetako kideak parte hartzera gonbidatuta gaude, besteak beste, Unibertsitateko irakasle eta ikasleak. Hau aprobetxatuz, UPV/EHUko Kimika Fakultatean, Kimika Graduko 3. mailan ematen den Kimika Fisikoa II-ko ikasle eta irakasleak ekimenean parte hartzeko ideia dugu. Azterketak eta praktikak uzten diguten heinean, lan batzuk planteatu ditugu, ekimenean partekatzeko. Batzuk 1. Jaialdian, eta beste batzuk honen ondoren etorriko diren Jaialdietan.

2013-12-18

#KulturaZientifikoa Jaialdiaren inguruan

#KulturaZientifikoa Jaialdia hainbat esparru eta jakintza arloko pertsonak/talde biltzeko ideiarekin proposaturiko ekimena da. Ideia kaleratu zenetik, 100 pertsona/talde/erakunde inguruk bat egin dute Jaialdiarekin. Ez dizuet ukatuko: zenbakiak pozten nau. Atxikimendu kopuru galanta, 1. Jaialdia indartsu martxan abiatzeko primerakoa. Baina kopurua ez da garrantzitsuena, nire ustez. Gaurkoan, jaialdiaren inguruko azken nobedadeak kontatuko dizkizuet, eta, Jaialdiaren antolaketaren inguruan lekukoa pasako dut.

2013-12-16

Kontrako poloek, elkar erakarri?

"Kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hau? Izaera oso desberdina duten bi pertsona bikotekideak zergatik diren azaltzeko erabiltzen da askotan: "Oso desberdinak dira, ez dut ulertzen nolatan elkarrekin dauden. Klaro, kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Ez naiz ni hasiko honen inguruko balorazioak egiten. Hala ere, etzait erreza egiten horrelako sinplifikazioak ulertzea. Dena den, niri gaurkoan interesatzen zaidana esamolde honen jatorri fisiko-kimikoa da, eta horri eginen diogu so gaurkoan. Aurrerapen gisa: gauzak ez dira beti uste dugun moduan.

2013-12-15

Bertso Txapelketa Nagusiaren Kimika

Boroa (B), Erbioa (Er), Torioa (Th, tranpatxo txiki batekin), Sufrea (S), Oxigenoa (O), Fluorra (F), Iodoa (I), Sodioa (Na) eta Lantanoa (La), Elementuen Taula Periodikoan duten lekuetatik mugitu dira, gaur BEC-en ospatzen den Bertso Txapelketa Nagusiko partaideei zortea ospatzeko. Animo hemendik bertsolari guztientzat!