2013-05-31

Juan Ignacio Cirac, Teknopolis eta ordenadore kuantikoak

Irudia hemendik hartua
Noizean behin, blog honetan kuantikari buruz sarean euskaraz dagoen informazioa bildu izan dut. Gaur, horrekin jarraituko dut. Donostia International Physics Center-ek (DIPC) zientzialariok egiten dugun lana gizarteratzeko ekintzak egiten ditu (horien artean, dibulgazio blogak, hau barne). Testuinguru honetan kokatzen da 2010. urtean Donostiako Kursaal-en burutu zen "Passion for Knowledge", DIPC-ko hamargarren urtemuga ospatuz. Bertan, hizlari bikain asko bildu ziren, horien artean, Juan Ignacio Cirac fisikaria. Max Planck Institutuko (Alemania) Optika Kuantikoko arduraduna da. Bere egonaldia aprobetxatuz, Teknopolis zientzia eta teknologia dibulgazio programakoek elkarrizketa oso interesgarria egin zioten. Gaia, fisika kuantikoa, eta honen aplikazio batzuk, besteak beste, ordenadore kuantikoak.

2013-05-30

Kongresuak. Zer demontre egiten dugu bertan? (I)

Ikertzaileen eginbehar nagusia ikertzea da. Ikerketen emaitzak, ordea, ez ditugu guretzat gorde behar, bestela, zertarako egiten dugu? Emaitza hauek, ideiak, komunitate zientifikoarekin zein gizartearekin konpartitzeko hainbat kanal irekita daude. Gaurkoan, gizartearekiko komunikazioaz ez naiz arituko. Ikerketa munduan gabiltzanok, gure artean ideiak eta emaitzak nola konpartitzen ditugun azalduko dizuet. Nagusiki (baina ez bakarrik) bi modutan egiten dugu hau: argitalpenen bidez (artikuluak gehienbat) ala kongresuetan. Eta gaur, azken honetaz arituko naiz. Artikuluei buruz, eta hauek sortu dezaketen gaixotasunaz (artikulitis) aurretik aritu nintzen, eta gaur, egon naizen kongresuen ibilbidea zuekin konpartitu nahiko nuke.

2013-05-28

#FisicaCuantica TT "mundiala" Twitter-en

Gaur, maiatzaren 28an, kuantikarekin zerikusia zutenak Twitter-en zita bat zuten, helburu bakar batekin: Gaztelera hizkuntzan #FísicaCuántica trending topic (TT) bihurtzea. Hau guztia zertarako? Sare sozialen potentziala garbi edukita, zientzia, eta konkretuki, kuantika ikustarazteko. Ekintza honen azalpena eta zergatia sakonago irakurtzeko klikatu hemen. (Ezkerreko irudia Laura Morrón-ek idazten duen Los mundos de Brana blogetik hartua da). Ideia hau kuantikaren inguruan lanean diharduten bi blogeroena izan zen, Enrique F. Borja (Cuentos Cuánticos) eta Alberto Sicilia (Principia Marsupia), konkretuki. Baina jende asko inplikatu egin da, eta emaitzak hor daude. Zer lortu da? Estatu mailan ez-ezik, #FísicaCuántica mundu osoan izan da TT.

2013-05-21

DIPC eta Kimika Fakultateko blogak

Gaur pozik natorkizue. Blog honekin, kontu kuantiko berezi hauekin, duela urte erdi hasi nintzen. Dakizuenez, Kimika Fakultateko Kimika Teorikoa taldeko kidea naiz. Talde hau, Polimeroen Zientzia departamentuaren barne dago, eta Donostia International Physics Center (DIPC)-ko kide da. Fakultatean zein DIPC-n beste blog batzuk ere garatzen ari dira, eta azken egunotan bai Fakultateko webgunean, bai DIPC-ko webgunean, blog hauen portal berri bana estreinatu dugu. Honekin batera, Kimika Fakultateko zein DIPC-ko kideok gure lanaren gizarteratzearen konpromezua hartzen dugu. Oraingo pausu honi berriak etorriko zaizkiola ziur gaude, konbentzituta bait gaude kultura zientifikoak gizartearen garapena eta askatasuna bermatzen dutela. Iniziatiba hauei buruz gehiago jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen. Gonbidatuta zaudete!

2013-05-20

Ultramorea (UM)

Espektro elektromagnetikoaren tarteekin jarraituz, beste "goxoki kuantiko" berri batekin natorkizue gaur. Guk ikusten dugun tarte ikuskorra eta X-izpien artean kokatzen den argi ultramorea aztertuko dugu gaurkoan. Horretarako, lagun batzuk gonbidatu ditut, bizidunak (erleak eta loreak) eta bizigabeak (ozono molekulak). Lagun hauek berritsu datozkigu, eta beharbada, bi ala hiru goxoki batera nahi dituzte gaur! Lasai egon zaitezte, behar izanez gero, bertze egun batean gonbidatuko ditut berriz beraiekin banaka luze aritzeko.

2013-05-13

Eskupilota kuantikoaren sorpresa! (Tunel efektua)

"Aimar! Irujo! Aimar! Irujo!" Zenbat aldiz entzun dugu hau gure frontoietan? Batez ere txapelketa baten finalean. Mundu mikroskopikoan, elektroiak eta protoiak, fotoiak eta neutroiak, dantzan dauden horretan, ez dugu eskupilotarik. Ez? Ziur zaudete? Ba kale egin duzue! Gaurkoan, mundu mikroskopikoan jokatutako final handiaren berri izanen duzue. Bi partaideak, Irujok eta Olaizolak, ahaztezina bihurtzen ari zen partida jokatzen ari ziren. Emaitza 21-21 zen, eta orduan... Bukaera jakin nahi baduzue, gehiago irakurri beharko duzue...

2013-05-11

Kuantika eta bloga UEUn

Uda atsedenerako garaia izaten ohi da. Urteko erritmoa moteldu ala gelditzeko. Gelditzea, deskonektatzea, garrantzitsua izaten da. Baina, udak ere erreflexiorako laguntzen du. Urtean zehar, betebehar ugari dela eta, askotan gelditu eta pentsatzeko denbora gutxi izaten dugu. Lanaren ala ikasketen nondik norakoak ala ideien hausnarketak etab egiteko denbora, epe laburrean egin beharreko gauzek kentzen digute. Ikuspuntu berriek, erreflexio berriek, ezagutza berriek Udako Kurtsoetan aurkitzen dute bere lekua. Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako kurtso batean parte hartzeko aukera eman didate aurten. Ezin dut adierazi zer nolako aukera polita den niretzat. Ezin dut adierazi niretzat suposatzen duen ohorea, UEU bezalako erakunde batek antolaturiko kurtso batean parte hartzea. Antolatzaileei, eskerrik beroenak eta sentituak bidaltzen dizkiet hemendik.

2013-05-06

X izpiak

X izpien uhin luzera gamma-izpiena baino luzeagoa da, baina ez pentsa oso luzea denik!!! Atomo handi baten tamainakoa da, 10-10 m (ikusi hemen). Beste modu batean esanda, metro bat 10 .000.000.000 (hamar mila milioi) zati berdinetan banatzen badugu, lortzen dugun zatietako bat X-izpien uhin luzerari dagokio. Honek zer esan nahi du? Erradiazio mota hau oso energetikoa dela. Erradiazio mota hau materiarekin topatzean, atomoen barruko elektroiak askatzeko gai da, atomoak eta molekulak ionizatuz. Ionizazioa handiagoa ala txikiagoa atomoen naturaren arabera. Bizitzarako arriskutsuak izan daitezke dosi handietan, baina dosi txikietan, erabilgarriak dira medikuntzan, Hortaz, gauza gehienak bezala, erradiazio kantitatean dago kaltegarriak izatearen ala ez izatearen arrazoia.

2013-05-01

Robin Hood eta Orbitala

Gaztea nintzenean, Robin Hood zen nire pertsonai faboritoetako bat. Umeendako adaptazioak irakurri nituen lehenik eta behin, eta adinaz aurrera nihoalarik, liburu mardulagoak. Gure heroia famatua egin zen aberatsei dirua kendu eta pobreei itzultzen zielako. Gaurkoan ez datorkigu dirua banatzen. Ez, niri deus gutxi kentzen ahal dit zuei banatzeko. Hortaz, tratu bat egin dugu, eta bere laguntzaz, bertze aberastasun mota bat zabalduko dugu, ezagutzaren aberastasuna. Konkretuki, orbital bat zer den azalduko dugu. Robin Hood hau egiteko kapaza ez dela uste duzue?