Egurrezko zoru, ate eta leihoekin kontuz ibili behar gara. Egurrezko materialak tamainaz asko alda daitezke, eta batzutan arazoak sor daitezke etxean. Ixten ez diren ate ala leihoak, abonbatzen den zorua... Zergatik aldatzen da egurraren tamaina? Galdera honi erantzuten saiatu ginen azaroaren 26ko programan, Hiri Gorrian. Beti bezala, Zientzia Eskola atala lehenengo orduaren bukaeran, gutxi gora behera 45. minutuan.
2015-01-03
Aharrausiak Hiri Gorrian...
Ez, lagunok, ez. Hiri Gorrian saioan ez gara aspertzen... Aharrausiei buruz aritu ginen azaroaren 19ko programan. Bertan, aharrausiak zein animalik egiten dugun, zergatik eta zer dela eta bata besteari pasatzen diogun azaltzen saiatu ginen. Beheko estekan duzue eguneko programa entzungai. Gure Zientzia Eskola atala, gutxi gora behera 45. minututik aitzina.
2015-01-02
"Teoria" hitza eta iruzurra
Jakina da hitz batzuk esanahi bat baino gehiago dituztela, polisemikoak
direla, alegia. Adibide bat jartzearren, “hori” hitza aukeratu dut: alde
batetik, erakuslea izan daiteke, “kotxe hori handia da”; bestetik,
kolorea, “txoria horia da”. Hiztunok bi esanahiak ezagutzen ditugunez,
testuinguruaren arabera esanahia bereizten dugu eta ez da gaizki
ulerturik sortzen. Zoritxarrez, hitz batek hiztun batzuentzat esanahi
bat badu, eta beste hiztunentzat beste bat, gaizki ulertuak gertatzen
ahal dira.
Bermudetako Triangelu Kuantikoa
Aurkezpen hau aldatu dut, garai berriei egokitzeko. Aurkezpen zaharra post honetan
aurkitzen ahal duzue. Zergatik esaten dut garai berriei egokitu behar
naizela? Beno, hasiera batean ez nekien blog-ak izanen zuen harrera.
Euskal Herrian, kuantikan lan egiten dugunok ez gara asko, gehienak,
fisikariak gainera. Eta kimika kuantikozko blog bat zenbat jendek
irakurriko zuen ez nekien. Baina harrera oso positiboa izan da. Hemendik
irakurle guztiei nire eskerrik handiena!
2014-11-17
Hegazkinen arrastoak mintzagai Hiri Gorrian
Aurreko asteazkenean, azaroaren 12an, Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan
hegazkinen arrastoei buruz aritu ginen. Zergatik hegazkin batzuk
arrastoa uzten dute eta beste batzuk ez? Programa osoa, zein zientziaren inguruko zatia, beheko estekari emanda duzue entzungai, EITB Nahieran.
2014-11-13
Gaur egungo Kimika, esperimentala? (IV) XXI. mendeko laborategiak
Artikulu sorta honen aurreko
atalean Kimika Kuantikoaren jaiotzaz eta bere lehenengo hamarkadetan
egindako bilakaeraz aritu ginen. Mekanika kuantikoa molekuletan
aplikatzerakoan sortu zen diziplina da Kimika Kuantikoa. Diziplina honen
garapenari esker, molekulen egitura, propietateak eta erreaktibitatea
azaltzeko gai izan ziren garaiko fisikari eta kimikariak. Zoritxarrez,
sortaren bigarren
atalean esan genuen bezala, teoriatik sortutako ekuazioak ezin ziren
zehazki ebatzi bi elektroi baino gehiago dituzten atomo zein
molekuletarako. Hori dela eta, metodo hurbilduak garatu eta kontzeptu
berriak sortu zituzten. Kontzeptu horiek egungo kimikaren hiztegian ongi
errotuta daude.
2014-11-03
Zientzialariak, eroak?
Zientziaren eremuetatik kanpo lan egiten ala kokatzen den jendeari zientzialariak nolakoak diren galdetuko bagenio, batazbesteko erantzuna topikoz beterikoa izanen litzateke: a) Zientzialaria gizona da. b) Laborategi batean dago, bata txuria eta orraztu-gabeko ileak dituelarik. c) Bakarrik egiten du lan, eta pixka bat ala oso asoziala da. d) Oso azkarra da, eta bere lana bakarrik berak ulertzen du. Hitz batean laburbilduta: “bitxorraroa”, eroa. Baina topiko hau, zein punturaino da egia? Gaurkoan galdera honi erantzuten saiatuko naiz.
2014-10-31
Hiri Gorrian hostoen koloreetaz
Aurreko asteazkenean abiatu ginen Euskadi Irratiko Hiri gorrian irratsaioan
eginen dugun asteko kolaborazioarekin. Hasteko, gai polita baina konplexutasun maila askorekin aukeratu genuen, eta gauza batzuk airean utzi genituen, hurrengo asteko saioan argitzeko. Konkretuki, hostoen koloreaz eta zergatik aldatzen diren kontatu genuen.
2014-10-30
#KZJaia3 badator!!! Baina lehenago...
Bai, lagunok!!! #KZJaia3 martxan jartzeko gutxiago falta da! Motorrak berotu, adi, eta auto eroak bezala, irteerarantz abiatu! Lasai ibili, gure jaialdian ez dago "Pier No Doy Una"rik, ni bezalako "Profesor Lokovich" baten bat, akaso... :-). Aurreko bi edizioen arrakasta eta gero (ikusi lehenengo eta bigarren jaialdietako balorazioa), hemen datorkigu gure Kultura Zientifikoa 3. Jaialdi Birtuala, #KZJaia3 etiketa erabiliko duena.
2014-10-22
"Hiri gorrian" topatuko gara?
Aurreko astelehenean, bizitzaren kasualitateen ondorioz, helioz (He) puztutako globoei buruz aritu nintzen Hiri Gorrian" Euskadi Irratiko irratsaioan, Maider Segurola eta Xabi Larrazdabalekin. Gustora aritu nintzen, gai sinplea iruditu arren, pixkat sakonduz gauza interesgarriak topatu nituelako. Gaur, sorpresa heldu zait. Sorpresa atsegina. Deia jaso dut, saioan asteroko kolaborazioa egiteko. Eta baiezkoa eman dut, duda handirik izan gabe. Irratia oso gustoko dut. Hortaz, aurten Norteko Ferrokarrillaz aparte, Hiri Gorrian ere egonen naiz!
2014-10-13
Elektroiak jaten Norteko Ferrokarrillean
Aurreko ostiralean abentura berrien bila abiatu nintzen tren ospetsu batean. Trenaren makinista aspaldi ezagutzen nuen, baina tipoak beti bidai laburrak egitera gonbidatzen ninduen. Oraingoan, ordea, bidai luzea eginen dugu elkarrekin. Bederatzi etapa, gutxi gora behera, izanen duen bidea eginen dugu. Ez bakarrik guk biok, ez bakarrik Guillermo Roa makinistak eta biok. Norteko Ferrokarrilla entzuten duzuen guztiekin eginen dugu bidea, elkarrekin.
2014-09-15
2014-15 kurtsoan, zer?
Hilabete batzuen ondoren, bada garaia blogaren aktibitatea abiatzeko
berriz ere, kurtso honetan. Aurreko urteetako ekimen eta esperientziatik
abiatuta, eta udan zehar izandako proposamenak direla eta, kurtso
honetarako aktibitatea hausnartzeko aukera izan dut. Horrela, aurten,
blogaren eduki propioa txikia izanen da. Zergatik? Batez ere, bertze
espazio batzuetan kolaboratuko dudalako. Inguru horietan egindako
ekarpenak blogean ere sartuko ditut, eta hemendik ere eduki horiek
irakurri/entzuteko parada izanen duzue.
2014-06-09
Puxika puztu putz egin gabe?
Tartea pasa da bai, deus idatzi gabe. Behintzat, horrela dirudi, ezta? Argitaratutako azken lanak ikasleenak izan dira (ukitu batzuk nireak), eta blogean idatzitako azkenekoa auskalo noizkoa den. Horrek ez du esan nahi tarte honetan idatzi ez dudanik, Zientzia Kaieran, Elhuyar Aldizkarian eta Plazaberrin aritu naiz. Baina, blogean sarrera horiek ez ditut gehitu. Denbora kontua izan da. Blogak orain berrikuntza bat behar du.
2014-06-05
2014-05-15
A, B ala AB? Ai ama, ze nahaste!!!
Leire Lerga, Sara Lopez, Amaia Rada, Aiala Urbegain.
Betidanik jakin nahi izan da zein den argiaren natura. XVII.mendean, argiaren naturari buruzko bi teoria garrantzitsu zeuden: Alde batetik, Newton-en teoria eta bestetik Huygens-ena. Newtonen arabera argia partikula zen eta Huygensen arabera, uhina. Beraz, argia zer da, uhina ala partikula?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









%2B21.30.38.png)




