#KulturaZientifikoa Jaialdia
hainbat esparru eta jakintza arloko pertsonak/talde biltzeko ideiarekin
proposaturiko ekimena da. Ideia kaleratu zenetik, 100
pertsona/talde/erakunde inguruk bat egin dute Jaialdiarekin. Ez dizuet
ukatuko: zenbakiak pozten nau. Atxikimendu kopuru galanta, 1. Jaialdia
indartsu martxan abiatzeko primerakoa. Baina kopurua ez da
garrantzitsuena, nire ustez. Gaurkoan, jaialdiaren inguruko azken
nobedadeak kontatuko dizkizuet, eta, Jaialdiaren antolaketaren inguruan
lekukoa pasako dut.
2013-12-18
2013-12-16
Kontrako poloek, elkar erakarri?
"Kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Zenbat aldiz entzun duzue
esaldi hau? Izaera oso desberdina duten bi pertsona bikotekideak
zergatik diren azaltzeko erabiltzen da askotan: "Oso desberdinak dira, ez dut ulertzen nolatan elkarrekin dauden. Klaro, kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Ez naiz ni hasiko honen inguruko balorazioak egiten. Hala ere, etzait erreza egiten horrelako sinplifikazioak ulertzea. Dena den, niri gaurkoan interesatzen zaidana esamolde honen jatorri fisiko-kimikoa da, eta horri eginen diogu so gaurkoan. Aurrerapen gisa: gauzak ez dira beti uste dugun moduan.
2013-12-15
Bertso Txapelketa Nagusiaren Kimika
Boroa (B), Erbioa (Er), Torioa (Th, tranpatxo txiki batekin), Sufrea (S), Oxigenoa (O), Fluorra
(F), Iodoa (I), Sodioa (Na) eta Lantanoa (La), Elementuen Taula
Periodikoan duten lekuetatik mugitu dira, gaur BEC-en ospatzen den
Bertso Txapelketa Nagusiko partaideei zortea ospatzeko. Animo hemendik
bertsolari guztientzat!
2013-12-09
#EzEbidentziarikGabe
Gaurko mezu honekin, Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogak "#NoSinEvidencia / #EzEbidentziarikGabe" iniziatibarekin bat egiten du, testatutako medikamenduen erabileraren alde. Iniziatiba hau hiru familia medikuek abiarazi dute, "Agencia Española del Medicamento y Productos Sanitarios"-ek abiatutako produktu homeopatikoen erregularizazioak ekar ditzakeen ondorioengatik kezkatuta. Ondoren ekimenaren manifestua erreproduzitzen da.
2013-12-02
Blogak urtebete!
Urtebete pasa da, bai, blog hau abiatu zenetik. Nola pasatzen den denbora, ezta? Fite, agudo. Konturatu gabe. Gaurkoan, urte honek emandakoari erreparatu nahi diot. Ez bakarrik blogari dagokionez, nire ikerketari dagokionez ere bai. Urtebetetzeak normalean tarta batekin lotzen ditugu. @Koldotxu -k, #kafepintxo batekin agian... Niri, gazia gozoa baino gehiago gustatzen zait. Kontutan izanda azterketetan ibili garela azken astean, eta #KulturaZientifikoa menuari zerbait gehitu nahian, gaurko ospakizuna urdaiazpikoarekin egin nahi dut. Ikasleek ekarri ez diguten urdaiazpikoarekin! :-)
2013-11-20
Gaur egunko Kimika, esperimentala? (II) Hiztegi berria
Artikulu sorta honen aurreko sarreran, ikusi genuen fisikariek eta kimikariek 1900. urtearen inguruan erreparatu zietela lehendabizikoz antzerako problema zientifikoei: Rutherfordek eta bertze batzuek (Bohr barne), 1910eko hamarkadaren hasieran plazaratu zituzten atomo eredu planetarioek izugarri eragin zioten garai hartako Kimikari. Horrela, Lewisek, eredu hauetan oinarrituta, lotura kimikoan elektroiak konpartitzen direlako kontzeptua zabaldu zuen 1916. urtean, bertze hainbat kontzepturekin batera. Urteetan garatutako “Hiztegi Kimiko” enpirikoari, Lewisek kontzeptu berriak gehitu zizkion.
2013-11-14
#KulturaZientifikoa 1. Jaialdia ospatzeko proposamena
2015-ko aktualizazioa: #KulturaZientifikoa 3. Jaialdia abian dugu jada. Edizio honetan, edonola.net bloga da anfitrioia, eta bertan topa dezakezue informazioa Jaialdian parte hartzeko. Animatu!!!!
Gaurkoan pozik natorkizue, jaialdi bat ospatzeko proposamenarekin. Jaialdi birtuala, sarean burutzekoa, Kultura Zientifikoaren inguruan. Mundu guztia gonbidatuta dago jaialdian parte hartzera, eta noski, bakoitzak aukeratzen du parte hartzeko modua, gorputzak eskatzen dion moduan: testuak idatziz, irakurriz, zabalduz, etab.
Gaurkoan pozik natorkizue, jaialdi bat ospatzeko proposamenarekin. Jaialdi birtuala, sarean burutzekoa, Kultura Zientifikoaren inguruan. Mundu guztia gonbidatuta dago jaialdian parte hartzera, eta noski, bakoitzak aukeratzen du parte hartzeko modua, gorputzak eskatzen dion moduan: testuak idatziz, irakurriz, zabalduz, etab.
2013-11-07
#KulturaZientifikoa zuhaitza sarean haziko?
Irailaren 25ean, #KulturaZientifikoa ekimena burutu genuen sarean. Jakintza arlo desberdinetako irakasle eta ikasle (hezkuntza esparru desberdinekoak), ikertzaile, kazetari, dibulgatzaile, zientziazale, etab, bildu ginen #KulturaZientifikoa lorearen inguruan. Egun horretan, gure loretxoa ernaldu eta fruitua eman zigun sarean. Fruitu honek, euskal sarean hazi nahi du, #KulturaZientifikoa zuhaitza emateko. Lagunduko al diogu? Baiezkoan nago ni, ezta? Sarrera honetan, #KulturaZientifikoa ekimenaren jarraipena gertu dugula azaldu nahi dut, eta animatu nahi zaituztet ekimena prestatzen laguntzeko eta parte hartzeko.
2013-10-12
Gaur egungo Kimika, esperimentala? (I) Hastapenak
Gaur egungo gizarteko ia edozein esparrutan (Kimika fakultateetako ikasleen artean eta hein batean irakasleen artean ere) Kimika esperimentala den galdetuz gero, gehiengo nagusiak baietz erantzunen luke, dudarik gabe. Kimikariak laborategian lanean irudikatzen ditugu, osagai kimikoak nahasten, bata jantzita dutela, ondoko irudian bezala (1. irudia). Arrazoi historikoak daude horretarako, garbi dago. Baina, gaur egungo kimika bakarrik esperimentala al da? Galdera sinple honek erantzun konplexua du, eta egoki erantzuteko sarrera anitzeko seriea prestatu dugu, gaurkoan lehenengoa duzuelarik.
2013-10-11
Zientzia Kaiera, Kimika Nobelak eta #KulturaZientifikoa
Ostirala da, ostiral gaua. Gaur bukatzen den aste hau, aste zoriontsua izan da niretzat, dudik gabe. Gauza desberdinengatik, baina denek nire gaurko zoriontasunean konbergitu dute. Alde batetik, Las Vegas-en, Materials Science 2013 kongresuan emandako hitzaldia ongi joan zen. Bestetik, aurtengo Kimikako Nobel Sariak Kimika Konputazionalean (nire esparruan) lan egin / egiten duten zientzialari batzuei eman dizkiete, eta bestalde, gaur bertan Zientzia Kaiera blogean nire lehendabiziko kontribuzioa argitaratua izan da. Gainera, #KulturaZientifikoa ekimenaren balorazioa egiteko astea izan da. Badirudi lau gauza hauek independienteak direla. Ez ordea. Lotuta daude, oso lotuta.
2013-10-08
#KulturaZientifikoa Ekimenaren Balorazioa
Lore bat buruan genuela, irailaren 25ean #KulturaZientifikoa egun bateko Twitter ekimena burutu genuen 221 tuitelarik. Bai, 221 izan ginen. Ez da marka makala! Baina, 221 partaide izateaz gain, badaude beste hainbat gauza baloratzeko eta kontutan hartzeko. Gaurkoan, hori egitea tokatzen zaigu. Balorazio lasai bat, gerora begira sarean egin dezakegun lana buruan izanik. Eta bai, bidea ez da amaitu, hasi bakarrik egin du. Lorea jada ez da lore, fruitu baizik, irudian ikusten ahal dugun moduan. Guztion kontribuzioari esker, lorea ernetu egin, eta fruitua hazten doa. Fruitu hau zerbait berriren hazia izanen ote da? Espero dezagun baietz, baina gauzek bere denbora dute. Hori baino lehenago, ikus dezagun loretik fruiturako bidea nola gauzatu genuen guztion artean.
2013-09-30
Zelularen energia erregulazioaren inguruan
Bloga jarraitzen duzuenok gogoratuko zenuten ekainan Biofisika Teorikoko kongresu batera joan nintzela. Bertan egindakoa kontatu nizuen aurreko sarrera hartan. Kongresu hartan, beste bi euskaldunek txarla eman zuten, eta blogetik erronka bota nien. Beraiek sarrera bana idazten bazuten, kongresuan emandako txarlaren inguruan, nik nire "abenturatan" izandako hanka-sartzeak kontatuko nituzke. Joni Mujikak erronka onartu zuen, eta protein-splicing fenomenoari buruz kontatu zigun. Hara, nire erridikuluetako batzuk kontatu beharrean izan nintzen, aho-zabal izateagatik. Gaurkoan, Elena Formosok erronkari aurre eginez, bere kontribuzioa bidaltzen digu. Hara! Hasi behar zein erridikulu kontatuko dizkizuedan hurrengoan... Elenaren sarrerarekin uzten zaituztet, pena merezi du eta!
2013-09-25
#KulturaZientifikoa 1. ekimenaren balorazio azkarra
Gaurkoan, #KulturaZientifikoa ekimena izaten ari gara. Lagunok, pozik egoteko moduan garela uste dut. @Ikerbasque-k arratsaldeko 4ak aldean zabaldutako mezuan eta @Ingumakeriak -ek emailez antzeko orduan bidalitako informazioen arabera, ia 200 erabiltzailek eta ia 1500 txio biltzen zituen #KulturaZientifikoa ekimenak. Egunak oraindik ordu batzuk ditu bukatu aurretik, eta ziur aski zenbaki hauek zerbait igoko dira.
2013-09-18
Kultura Zientifikoa Twitter-en (II): Lorearen petaloak
Astebete gelditzen zaigu Kultura Zientifikoa Twitter-en zabaltzeko ekimena burutzeko: #KulturaZientifikoa alegia. Gure ekimen hau, guztiona, eskematxo batean laburbildu nuen. Lorearen antza zuen eskema. Gure lore hau mendian, larre artean, zegoen. Maldan behera zetorren elur bolak harrapatu zuen, eta honek, umetxoak abestian bezala, lorea askatu zuen, libre izateko. Hori eginen dugu guk, irailaren 25ean. Lorea ahalik eta gehien zabalduko dugu, #KulturaZientifikoaren lorea. Kultura Zientifikoaren lorea askatu eta libre eginen dugu, loreak gu libre egiten gaituen moduan. Gaurkoan, ordea, gure lorearen petaloek esaten digutenari so eginen diogu, loreak bere mezua dakarkigu eta!
2013-09-08
Kultura Zientifikoa Twitter-en (I). Zer txiokatu?
Bi aste inguru falta dira Twitter-en montatu dugun ekimena burutzeko. Bi aste, motorrak berotzeko. Bi aste, zerbaiti hasiera emateko, ez bukaera emateko. Bai, hasiera batean helburua Twitter-en trending topic izatea zen. Eta horrela izaten saiatuko gara. Baina izandako harrerarekin, nire ustez, gauza gehiago egiteko indarra badugu. Hori bai, irailaren 25a eta gero izanen da horretaz aritzeko garaia. Gaiari buruzko azken sarrera eta gero, hainbat kontribuzio interesgarri egon ziren, eta aurreko sarreran esandakoak zabaldu egin ziren. Horrela, ekimenaren nondik norakoak laburbiltzeko asmoz, eskema bat egin genuen. Lorea dirudien eskema, hainbat petalorekin. Gaurkoan, erdikoari eginen diogu so.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)













